XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Funtzionariak, lehengo lanpostua utzi edo enkaituak izan direlako, postua ezabatu delako edo gehieneko iraunaldia bete delako, lanpostu bati behin-behineko atxikita daudenean, egiten den hurrengo lehiaketan, eta behin soilik, lehentasun-eskubidea izango dute herri berean suertatzen diren lanpostu hutsak betetzeko, baldin eta lanpostu huts horiek ezabatutako edo lehen izandako postuaren lan-izendapenagatiko osagarri-maila bera edo txikiagoa badute.

3. Funtzionariek, lanpostu bateko behin-behineko ihardunean dauden bitartean, lanpostu horri dagozkion lansari osagarriak eta, beti ere, norbere graduari dagokion lan-izendapenagatiko osagarria jasoko dituzte.

Aurreko lerroaldian ohartemandakoaren kaltetan gabe, behin-behineko atxikipena lehen izandako lanpostuaren ezabaketak dakarrenean eta berriari dagozkion lansariak ezabatutakoarenak baino txikiagoak direnean, bien artean dagoen aldeagatik aldi baterako osagarri bat jasoko du funtzionariak. Osagarri horrek doakionak parte hartzen duen edo parte har zezakeen lehen lehiaketa ebatzi arte iraungo du.